Ezkerraldea Enkarterri-Gurutzeta ESI barrutialdeak eta CIFP Repelega LHII ikastetxeak, urteroko Elektromedikuntza Jardunaldiaren antolatzaileek, urte honetan ospatu behar zen 12. ekitaldia bertan behera uztea erabaki behar dute. Aurten, elektromedikuntzako teknologia berriak eta 5G soluzioen aplikazioa, robotizazioa eta inteligentzia artifiziala ziren gai nagusi izatekoak.

Azken urteotan maiatzean antolatzen zen jardunaldia hasiera batean urrira atzeratzea erabaki zuten antolatzaileek, udazkenerako baldintza orokorrak hobetuko zirelakoan. Dena dela, uztailaren amaiera aldera, azkenean ekitaldia behin betiko bertan behera uztea beste aukerarik ez zuten izan. Izan ere, egungo osasun krisiak eta Covid-19ak eragindako egoerak ezinezkoa egiten du ekimenaren antolaketa egokia bermatzea.

Gauzak honela, antolatzaileek erabakiaren berri eman zieten urtero Jardunaldiaren antolaketan laguntzen duten enpresa zein erakundeei, haien jarrera eskertuz eta aurrerantzean ere elkarlanean aritzeko gonbidapena luzatuz.