Nor gara
INDUSTRIA ELEKTROMEDIKOA BULTZATZEKO ELEKTROMEDIKUNTZA-FOROA
Elektromedikuntza-foro hau elkarrizketa- eta partaidetza-foroa izateko asmoz sortu da, esperientziak trukatzearen eta ekipamendu elektromedikoen industria sustatzearen alorrean
Ekimen sozialaren bidez ekarpena egiteko euskal gizartearen aurrerapenari eta garapenari, gizarte horren parte den heinean
Helburu hori lortzeko, zenbait jarduera antolatzeko asmoa daukagu, horien bitartez erakundeen eta enpresen artean aliantzak sortu eta proiektuak garatzeko, enpresa eta entitateei errekonozimendua egiteko, eta ekitaldiak eta argitalpenak antolatzeko, prestakuntza sustatzeko, etab.
Betiere, elektromedikuntza–industriaren sektoreari begira.
Berrikuntza-guneak eratu nahi ditugu, eta tresnak garatu nahi ditugu aberastasuna eta enplegua sortzeko gizarte osoarentzat. Bereziki, osasungintzako teknologiaren sektorean, hazteko aukera handia duela uste baitugu. Hori guztia, balio hauek aplikatuz: lankidetza, koherentzia, aniztasuna, gardentasuna eta ezagutzaren hedapena.
Foro honetan gaudenok administrazio publikoekin lotura dugu, osasungintzaren, hezkuntzaren eta ikerkuntzaren alorretan; baita sektoreko enpresekin eta erakundeekin ere. Azken horien artean, azpimarratzekoak dira honako hauek:
Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIa
Euskal Herriko Unibertsitatea
Repelega Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua
Euskal Elektromedikuntza Foroan hainbat jarduera egiten ditugu.
Esperientziak partekatzen ditugu ekipamendu elektromedikoaren eremuan.
Prestakuntza, zabalkundea eta fabrikazioa sustatzen ditugu ekipamendu elektromedikoaren eremuan.
Ekipamendu elektromedikoaren industria sustatzeko ekitaldiak antolatzen ditugu.
Aliantzak egiten ditugu, proiektuak garatzen ditugu eta lankidetzan aritzen gara administrazio publikoekin, fundazioekin, elkarte publiko eta pribatuekin, unibertsitate eta eskolekin, enpresekin eta mota guztietako pertsona fisiko eta juridikoekin, ekipamendu elektromedikoaren eremuan.
Ekipamendu elektromedikoaren sustapenari buruzko argitalpenak egiten ditugu.
Ekipamendu elektromedikoaren garapena bultzatzeagatik nabarmendu diren enpresa eta entitateei aitortza publikoa egitea sustatzen dugu.
22014an hasi ginen ekimena garatzen, eta, azkenik, 2016eko ekainean, elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan eratu eta estatutuak ofizialdu genituen.
Ordutik hona, hainbat bilera eta jarduera egin ditugu, elkartearen sorrerako helburua lortzeko. Webgune honen bitartez, komunikazioa eta informazioa erraztu nahi dugu Euskal Elektromedikuntza Foroko kide guztien artean, eta, oro har, gizartea osatzen duten guztien artean, hari eman nahi baitio zerbitzua foroak, bere ezagutzaren eta ekintzen bidez.
Gure nahia denontzat erabilgarria izatea da, ezagutza handitzeko aukera ematea, eta hona zatozten guztiak proiektu honen aldeko lagun hurkoak izatea.