Plan estrategikoa

EUSKADIN ELEKTROMEDIKUNTZA GARATZEKO FOROA

EUSKAL ELEKTROMEDIKUNTZA FOROA, Euskadin elektromedikuntza garatzeko foroa, enpresa eta erakunde publiko zein pribatuekin lotura duen pertsonamultzo bat da, gure herrian elektromedikuntza garatzearekin konprometitua.

Abiapuntua eragile eta ideia berrien beharra da, berrikuntzaguneak eratu eta gizartearentzat aberastasuna eta enplegua sortzeko aukera emango duten tresnak garatzeko.

Ildo horretan, ondare handitzat hartzen da elektromedikuntzaren sektoreak duen sormen-ahalmena. Orain arte, ordea, oso inpaktu txikia izan du, eta nazioarteko beste gune batzuetan asmatu, garatu eta fabrikatutakoa merkaturatzea izan da haren egiteko ia bakarra.

Testuinguru honetan, ikusi da zenbait erakunde eta enpresak, publiko zein pribatuk, positiboki baloratzen dutela gaur egungo egoera aldatzeko dinamikak sortzea, eta, aldaketa horren bidez, paradigma berriak ekartzea herrialdearen garapen industrial eta ekonomikorako. Horrekin batera, gainera, ezagutzari, berrikuntzari eta lankidetzari ateak irekita eta balio berriak sortuta, lankidetza horren eta sektore desberdinek elkar aditzearen testuinguruan.

Desarrollo de la electromedicina con Euskal elektromedikuntza foroa

Euskadin elektromedikuntza garatzea

  • Elkarrizketaforo bat sortzea, trukerako, hausnarketarako, ezagutzarako eta lankidetza- eta sormen-esparru berriak baliatzeko elektromedikuntzaren arloan.
  • Elektromedikuntzaren alorrean diharduten edo jardun nahi duten sektore guztiak elkartzea eta biltzea.

  • Beste enpresa, talde eta pertsona batzuen gaitasunak, jakintzak eta aurreikuspenak ezagutzea, gure herrialdean jarduera eta erronka berriak ahalbidetzeko, jakintza horretatik eta konfiantzatik abiatuta.
  • Elektromedikuntzaren industria Euskadin garatzeko estrategia bat lantzea.
  • Herrialdean erreferentziazko elkarte bilakatzea, elektromedikuntzaren sustapenari eta garapenari dagokionez.
  • Elektromedikuntzaren alorrean diharduten edo jardun nahi duten sektore guztiak elkartzea eta biltzea.

  • Sektoreen arteko lankidetza eta elkar aditzea.
  • Koherentzia jardueran, eta sinesgarritasuna.
  • Aniztasuna, mota askotariko erakundeak bilduz.
  • Lana, informazioa eta erantzukizunak partekatzea.
  • Informaziorik garrantzitsuena eskura egotea (gardentasuna).

  • Elektromedikuntzaren industria Euskadin garatzeko estrategia bat lantzea, hezkuntza, berrikuntza, garaipena eta fabrikazioa oinarritzat hartuta.
  • Elektromedikuntzako berrikuntzagune bat sortzea, Euskadin ekipamendu elektromedikoa diseinatzearen eta garatzearen alde egin dezan, nazioarterako joera argiarekin.
  • Euskadiko industria elektromedikoan teknikari gaituak sortzea, elektromedikuntzaren esparruko titulu berriak eratuz eta garatuz Euskadin.

  • Hezkuntzaren eta osasunaren industria-eremuan garatu beharreko sinergiak mobilizatzea, konpromisoak sortzeko Euskadin garatutako eta egindako ekipamendu elektromedikoaren lanketari, garapenari, eraketari eta erabilerari dagokienez.
  • Estrategia horrekin bat datozen sektoreak harremanetan jartzea, babestea eta garatzea: Hezkuntza, Industria eta Osasuna.
  • Foroak parte-hartzaileen arteko lankidetza eta sinergiadinamikak erraztuko ditu, eta akuilua izango da bere kideen artean ikuspegi, ideia, ezagutza eta laguntza berriak zabaltzeko.
  • Forotik kanpo ere elkarlan-esparruak sortzeko bidea ematea, eta hazteko aukera guztiak bultzatzea, pertsonalak zein kolektiboak.
  • Topaketak sustatuko ditu, beste enpresa, talde eta pertsona batzuen ahalmenak, jakintzak eta ikuspegiak ezagutzeko, jarduera eta erronka berriak ahalbidetzen baitituzte jakintza eta konfiantza horretatik abiatuta.
  • Foroa euskarri bat izango da, elkartzeko, trukea egiteko, hausnartzeko, ezagutzeko eta lankidetza- eta sorkuntza-gune berriei ateak zabaltzeko. Gure herriko elektromedikuntzaren industriari ezagutzarako eta abagune berriei bidea emateko aukera dakarkioten jarduerak egingo dira.
  • Herrialdean dauden elektromedikuntzaren alorreko eragileek elkar ezagutzeko guneak eta ekimenak sortzea. Halaber, elektromedikuntza garatzeko tresna berrien ezagutza sustatzea, eta pizgarriak ematea horien garapen tekniko eta enpresariala hauspotzeko.
  • Lankidetza eratzea ikastetxeen eta osasun-zentroen artean, industriaren eta hezkuntzaren artean, industriaren eta osasungintzaren sektorearen artean, aberastasuna eta enplegua sortzeko xedez. Berrikuntzatik abiatuz, baina ziurtasun batekin: indar guztiak batuz gero bidea zabalduko dugula epe ertain eta luzean, bai gaitasun eta produktu berriak eratzeko, bai herrialdea eta bertako pertsonak garatzea oinarritzat dituen industria bat eratzeko.
  • Bazkide laguntzaileak bilatzea, estrategia hau garatu eta ezartzeko orduan haien ezagutza eta jarduteko gaitasuna baliatzeko.
  • Foroan eginiko hausnarketen eta lortutako akordioen berri ematea erakunde publiko eta pribatuei, haien babesa lortzeko, eta, hala, akordio horiek eta ezarritako helburuak betetzeko prozesua indartzeko.

Egin zaitez bazkide, eta gurekin aritu

GURE EDUKI PRIBATUAK ESKURATU AHAL IZANGO DITUZU

BAZKIDE IZAN NAHI DUT

Eskura ezazu elektromedikuntzari buruzko dokumentazio pribatua.